Amattoren Uzta

Amattoren Uzta

Galtzagorri Elkartea
更多Klis-klasikoak app bildumako hirugarren app-a! Amattoren Uzta euskarazko haur literaturako obra klasikoaren app-a da hau. Mayi Ariztiak 1934an bildu eta idatzi zituen Ipar Euskal Herriko istorio erraileen ipuinei bizi berri bat ematen die: Euskal ahozko literaturako istorio hauekin unibertso transmediara jauzi egiteko aukera eskaintzen du app-ak! Patxi Zubizarretak gaurkotu eta Maite Gurrutxagak ilustratuta, 2012an eguneratuta argitaratu zen euskal haur literaturako liburu honek 15 ipuin tradizional biltzen ditu. Horietako hiruretan nabigatzeko aukera berriak eskaintzen dizkio orain app honek entzule eta irakurle gaztetxoari, egungo interaktuatzaileari: ipuin horiek entzun, ikusi, ukitu, aldatu eta bizitzeko eta jolasteko aukera ematen dio. Joko eta desafioak, abentura grafikoak, errealitate birtuala, 360ºko esperientziak, ilustrazio animatuak, interaktibitatea, istorioak entzuteko dispositiboak, musika… osagai horiek guztiak uztartzen ditu app honek, irakurle gaztetxoari esperientzia berri bat eskaintzeko. Beste behin ere, irakurketa eta dibertimendua uztartzen ditu Klis-klasikoak app bildumako hirugarren app honek! Eta guztia, doan!

評分和評論

撰寫評論
此遊戲尚未收到足夠的評分或評論以顯示摘要。

熱門

最新

已全部展示完畢。開始新遊戲嗎?